News

Euskal umoreaz

Euskal umoreaz

Orain urte batzuek, Peru Abarka’ren argitaraldi berriaren itzaurrean esaten genduan:
“Guk eztakigu- zergatik, baña… euskaldun geienak unore-dunak izan arren, idazten dutenean unorea alde batera –kolkoan gordeta edo– uzten dute. Batez ere –bertsolariak, jakiña, oarketa ontaz landara gelditzen dira–, itz lauz ari diranean. Mogel etzan orietakoa. Esan genezake ederkaturarik gabe, Peru Abarka’ren orrialdetan iraultzen duala euskal-umore me ta berezi egiazkoena”. Ta geitzen genduan: “Ordudanik euskaldunok, unore-saill ontan, Mogel’en mallako idazle gutxi izan ditugu. Iru edo lau geienez. Domingo
Agirre Garoa’n, Bustintza, Urruzuno…”.
Eztaukagu esan bearrik noski, gaur ere orduan bezalaxe ikusten degula euskal-umore-gai au.
Baña umorea edo unorea, Juan Bautista Agirre’k esaten zuan bezala, ta oro-
bat egungo-egunean Ernio-inguruko errietako baserritarrak ere, zer da?
Umorearen, unorearen, humorismoaren definizio asko eman dira. Baña zeatzak eta osoak, gutxi. Bear bada bat ere ez. Beraz, arrazoi du noski Jardiel Poncela’k, humorismoa zer dan esatea, tximirrika bat telegrafo-tantai batez iltzatzea baño zaillagoa dala, idazten duanean.
Dana dala, ona emen definizio batzuek: “Humorismoa, malkoaren arteko irripar bat da” Gregus. “Zentzutasun zorrotz-zailu bat da humorismoa” Tris- tan Bernard. Azkenik, beste erdal-idazle batek dio: “El humorismo, en última síntesis, es el eco, un poco burlesco, de la realidad viva y al detalle”.
Umore-mota asko dira. Gallenenak noski auetxek: umore alaia, umore illuna, au da, tristea, ta, azkenik, umore beltza. Azkeneko au, umore beltza, gaur dan egunean txit modan dago, batez ere atzerri batzuetan.

Ta, ze motatakoa ote da euskaldunen umorea? Lenengo motakoa iñolaz ere: umore alaia. Baña euskaldunon umoreak badu gañera noski bere norta- suna, bere jatortasuna. Dudarik gabe, gure umorea, umore berezia da.
Orain illabete batzuek, auzi bat zala merio, egun batean Gipuzkoa’ko erri txiki batera jo genduan, ta an bildu giñan, bide-ertz batean, jueza, Juzkaduko Sekretarioa, bi Lege-gizon, bi Prokuradore ta auzilariak, biak baserritarrak.
Ari giñan bidea ekusten ta aztertzen, ta ontan inguratu zitzaigun, bere bei-gurdiarekin, irugarren baserritar bat, eta beiak geldituerazirik, esan zien serio-serio auzilariei: “Kaixo! Gaur laguntzalle asko…”
Au da gure umorea.
Bein batez nere errian mixioak ziran. Bi praille prantziskotarrak ematen zituzten. Ta bat, arratsalde bateko sermoian inpernu-gaiaz mintatzu zan. Bota zituan ikaragarriak!… Berak esan zuanez, jenderik geienak inpernu-zulora joaten dira noski, ta oso gutxi, bakar batzuek besterik ez, zerura.
Eleizkizuna bukatu zanean abiatu giñan kanpora, ta atean, ur bedeinkatu eskañiaz, esan nion baserritar bati:
–Kontuz ibilli gindezke, Joxe. Bestela badakizu: surtara. Ta Joxe’k erantzun zidan:
–Neri ez dit beldur aundirik praille orrek sartu. Orrek esan duan jende guzia suleizera joaten bada, gu iltzerako, aundia izan arren, beteko da inper- nua, ta ez da an guretzat tokirik geldituko.
Au da euskaldunon umorea.
Beste bein, Pio Baroja, Vera’ko mendietan egurasten zebillela, atxurrean ari zan baserritar batekin egokitu zan. Ta Baroja’ri esan zion:
–Arratsalde on. Lanean? Ta besteak erantzun:
–Bai, gu beti lanean. Bearko gañera, beste batzuek lanik egin gabe biziko badira.
–Zer uste dezu –esan zion berriz Baroja’k–, guk eztegula lanik egiten ala?
Bart arratsean ere ordubata jota oeratu nintzan.
Ta baserritarrak erantzun zuan:
–Zuen lan ori ez da lana. Ta atxurrari eragiñaz, geitu:
–Lana, au da au. Esto es trabajar, Don Pio.
Andik egun batzuetara baserritarra Baroja’ren etxe ingurutik errira zijoan, ta ikusirik Don Pio baratzean atxurrean ari zala, esan zion:
–Pasando el rato, eh?
Au da Euskalerri’ko umorea.
Gaurko eguneko euskal-literaturan umore onen kutsurik, itzalik eta oiar- zunik ez da ia arkitzen. Ta au, gure uste apalez, akats mandoa da. Onela jarrai- tzen badegu “intelektualak” ez noski bear bada, baña erri xeak sorbalda era- kutsiko digu euskal-idazleoi.

Bertsolariak aspalditik gure erriaren artean arkitzen duten giroak, iñolaz ere zer ikusi aundia du umorearekin.
Are geiago: gure teatro zarrak, Soroa’ren ta bere ondorengoen teatroak, be- re iraupena umoreari zor dio zalantzarik gabe.
Baliteke norbaitek bertsolarien ta aitatutako teatroaren umorean utsak eta ajeak topatzea: alegia, umore ori zakar-lodia dala ta abar. Baña, alaz guziaz ere, ezin uka beñepein, erri xeak bertsolariei ta teatro orreri dien zaletasunaren ta griñaren oñarria ta giltza ortan daudela: umorean.
Ez degu esan nai onekin guk umore zakar-lodia oso gogoko degunikan. Ez. Egia esan, guk ere naiago degu, alako umore arin-me-alaia. Gañera, umo- re ariña egokiago datorkio iñolaz ere egiazko literatura jasoari.
Gauza jakiña da idazle umoredunak bi motetakoak dirala: umoredun utsak –gure egunetako Chesterton, Tristan Bernard ta Julio Camba, esate ba- terako– ta bestelakoak, beren lan-egiñetan umorea bigarren mallan, erderaz esaten danez, musika de fondo bezala, erabiltzen dutenak. Adibidez, Cervantes eta Dickens.
Gaiñontzean, gizon ikasi batzuek uste dute, umoreak baduala alako ar- tu-eman bat zivilizazioarekin. Onela, Eça de Queiroz’ek dio, zivilizazioak gizartea illundu, tristetu egin duala, ta zenbat eta zivilizatuagoa izan, ainbat tristeagoa azaltzen dala.
Beraz, baliteke, baldin Euskalerria umorea galtzen badijoa, errua ziviliza- zioarena izatea.
Baña, egia al-da, bai euskaldunok eta bai, erabat esateko, gaurko munduko bizilariok, geroago ta zivilizatuagoak gerala? Ez da itxura aundirik… Dana dala, or dago kakoa, or dago untzea.

Baña, txantxak alde batera utzirik, goazen arira.
Txit egoki izango litzakeala derizkiogu, euskal-literaturako umorezko zati nagusiekin bildumatxo batzuek lenbailen antolatzea ta argitaratzea. Batean joan litezke itz-lauz tajututako lanak, bestean olerkiak eta beste batean berriz bertsoberri autuak.
Dana dala, gai ontan, umoregai ontan, euskaltzale batzuek zerbait lanean asiak ditugu.
Jakingo dezute noski, batzuek beñepein, Paris’en laister aterako dala, Miran- de’k eta Peillen’ek sortuta, umoredun aldizkari berri bat. Izenburua Igela izango du, ta berari buruz, orain illabete pare bat, Peillen’ek idazten zigun: “Badakizu Mirande’rekin parreerrebista bat atera gura dugula, euskaldunen astakeri arroaz par egiteko. Oitura zaar eta tradizione berrien bizkar irri egin nai dugu; baña Zubero’ko Iñautiri modan, tipo eta biltzarre guziak parregai erabilliaz”.
Oraindik orain, zeatzago esateko lengo astean, emen izan genduan Mirande, ta erakutsi zizkigun lenengo zenbakiaren probak.

Igela’ren umorea batzuen batzuei apika portitzsamarra irudiko zaie. Oro- bat, baliteke beraren kolorea –gauza jakiña da, igel geientsuenak berde samar rak izaten dirala–, baliteke beraren kolorea, diogu, beste batzuek berriz ez oso gogoko izatea. Baña ez aztu gizon egindakoentzat, gizon eldutakoentzat sortutako aldizkaria dala.
Beraz, ar bitzate biak, Mirande ta Peillen jaunak gure zorion biotzkoienak. Ta bukatzera goaz. Beste batean mintzatuko gera euskal-umore onezaz sakonago ta zeatzago. Gaiak merezi duta. Villintx eta Pepe Artola’ren errian, Umore-Ona izeneko elkarte bat sortu ta oraindik ere bizi dan errian, erabiltzeko bereziki.
Jean Cocteau’k esan du: Aitortzen det poesia bearrezkoa dala, baña ez dakit zertarako.
Guk ere orrelatsu esango degu: Ezin uka umorea bearrezkoa dala, naiz eta ez jakin ziur, zer eta zertarako ote dan.

Donostia’n, 1961’eko Abenduaren 20 eta 21’an, Euskalzaleen Biltzarrean egindako itzaldia, Euskera, VII, 1962’ean argitaratua.
A. Arruek bere itzaldia irakurtzen du.

Afiliación a Euskal gastronomía

Nuestra Newsletter

Facebook Page